Sphaerobolus stellatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sphaerobolus stellatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaSphaerobolus
Espeziea Sphaerobolus stellatus
Tode, 1790

Sphaerobolus stellatus Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da inola ere jangarria. Oso ugaria da, baina ez da sumatzen luparik gabe.

Sinonimoak: Sphaerobolus stercorarius, Sphaerobolus impatiens, Sphaerobolus carpobulus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Espezie oso txikia, gaztetan, peridioa itxita dagoenean, 1 eta 2 mm bitarteko diametroko esfera edo globo forman agertzen da, hori argi kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa, heltzean, goiko muturretik irekitzen da, 6 punta edo lobulutik 9ra bitarteko izar forman, eta barrutik kolore biziagoa du. Lobulu hauek esfera hori baten formako errezeptakulu edo peridiolo bati eusten diote, eta barruan esporak ditu. Bola edo peridiolo hau, hezetasun eta tenperatura egokia dagoenean, kanpora jaurtitzen du eta metro bateko distantziara iristen da. Normalean eguerdian gertatzen da fenomeno hau. Fenomeno honen mekanismoa nahiko konplexua da, eta errezeptakuluaren ehunen egiturek hartzen dute parte, bost geruza desberdin ditu, eta ura xurgatzean presio osmotikoa handitzen dute, bola bere esporekin bortizki jaurtiz. Badirudi prozesu honetan ere garrantzi handia duela eguzkiaren argiak, bolatxoak jaurtitzeko norabidean eraginez.[2]

Etimologia: Stellatus epitetoa bere izar forma irekiagatik du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie oso berezia, nahastezina.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udatik negura, zur deskonposatuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Txile, Brasil, Hegoafrika, Europa, Errusia, Mongolia, Erdialdeko Asia, Malaysia, Himalaiako eremua, Bangladesh, Japonia, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 684 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 537 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]