Stropharia caerulea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stropharia caerulea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaStropharia
Espeziea Stropharia caerulea
Kreisel, 1979

Stropharia caerulea Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome haluzinogenoa eragin dezake (psilozibina)

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera, laua eta titiduna, ertz ikurbatua, denboraldi baterako errezel flokosoarekin. Kapelaren azala likatsu samarra hezetasunarekin. Gaztetan urdin-berdexka eta geroago horixkagoa.

Orriak: Adnatuak, zabalak, arre-gorrixka argi kolorekoak gaztetan eta heltzean ilunagoak, ertza kolore berekoa, pixka ba flokosoa eta uhindua.

Hanka: 4 eta 7 cm arteko garaierakoa, betea edo barnehutsa, zurruna, zilindrikoa oinarri luzangarekin. Eraztun errudimentarioa, eraztunetik gora kolore zurbilak ditu (zurixka, grisa edo urdin zurbila) eta azpitik fibrila edo ezkata tente zurixkekin hondo glabroaren gainean, berde-urdinxka kolorekoa gaztetan eta helduaroan berde-horixka. Oinarria mizelio zuri tomentudunarekin.

Haragia: Lodia, zurixka, urdinxka kapelaren kortexean; usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina arre-kolorekoa.[2]

Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoek bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, ondo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Caerulea terminoa latinetik dator, zeru-urdinaren antzeko kolorekoa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stropharia aeruginosa delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da (3-8), kapela berde-gris kolore ilunagokoa du, likatsuagoa, orrien ertza zurbilagoa, ageriko eraztuna. Clitocybe odora espezieak ere antzeko kolorea du, berde-urdinxka, baina ez da likatsua eta anis usaina du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Nahiko arrunta. Hostozabalen basoetan (pagadiak). Parkeetan, bide bazterretan, sastrakaketan (asunak). Humusetan aberatsak diren substratuetan. Normalean gregarioa, batzuetan bakartia.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kenya, Zeelanda Berria.[4]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Stropharia caerulea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]