Stropharia inuncta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stropharia inuncta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaStropharia
Espeziea Stropharia inuncta
Quél., 1872

Stropharia inuncta Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Agaricus inunctus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Garatutako aleetan 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-kanpai itxurakoa, laster erabat ganbila eta bukaeran laua, erdiko eremua nabarmenduta mantenduz eta titi kamuts batekin. Kapelaren azala glutinosoa garai euritsuetan, biskositate apur bat mantenduz urik gabe ere, batez ere grisaxka kolorekoa, baina lila edo more koloreko ñabardurekin, erdialdeko titi ingurua gainerakoa baino okre antzeko kolore ilunagokoa, erraz bereiz daiteke haragitik. Estaldura glutinosoaren ondorioz soberakinekin dagoen itxurako ertz erregularra.

Orriak: Adnatuak, ez estuegi eta ez zabalegi, zabal samarrak, eta luzera ezberdinekoak, hasieran nahiko kolore argiarekin, zurixkak edo krema kolorekoak, baina denborarekin kolore ilunagoak hartzen dituzte espora-jalkinagatik, marroi kolorekoa edo erabat arrea, ertza argiagoa izaten dute, zurixka.

Hanka: Zilindrikoa eta luzanga, kapelaren diametroa bikoiztu dezake, kolore argikoa, ia zuria, gutxi apaindua, betea, denborarekin barnehutsa, beheko herenean bihurgunetsurako joerarekin, Gehienetan, goiko herenean ageriko eraztun batekin, baina normalean eraztunaren eremua soilik geratzen da.

Haragia: Mehea, zurixka, ez oso trinkoa, frutaren usain atseginarekin eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoek bularra estutzeko erabiltzen zuten "strofilo" hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berezitasunak kontuan hartuta, beste edozeinekin nahastea zaila da. Stropharia albonitens delakoak nolabaiteko antza izan dezake bere kapelaren azal glutinosoagatik, baina erraz bereizten da tonu more faltagatik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larre goroldiotsuetan. Oso urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Stropharia inuncta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]