Trametes pubescens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trametes pubescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaTrametes
Espeziea Trametes pubescens
Pilát, 1939

Trametes pubescens Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoak: Hansenia imitata, Coriolus applanatus, Coriolus pubescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, dimidiatua, maskor itxurakoa, sekzio triangeluarrarekin, karpoforoaren zati txiki batetik zurari itsatsia eta gainerakoa zuretik bereizia geratzen da. Gainazal pileiko-azpizonatua, hasieran zetaduna edo belus fin batekin, ondoren glabroa, zuria edo ´zuri-krema kolorekoa gaztetan, eta horia edo okre-horixka zahartzaroan. Ertz izurtua, bihurria, irregularki oxkarratua, zorrotza eta mehea.

Tutuak: 1 eta 3 (5) mm bitarteko luzerakoak,

Poroak: 0,2 eta 0,4 mm bitartekoak, lehenbizi biribilak edo pixka bat angelutsuak gero labirintiko itxurakoak, zuri-krema kolorekoak.

Haragia: Zuria, suberosoa, kotoi itxurakoa, gero larrukara eta oso fina.[2]

Etimologia: Trametes hitza latinezko "trama" hitzetik dator, ehun edo irun lodia esan nahi du. Poroen itxuragatik. Pubescens epitetoa ere latinetik dator, ilez estaltzeko joera duena, esan nahi duen "pubescens" hitzetik. Biloa duelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, larrukara da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trametes versicolor delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, hostozabalen zur hiletan, bereziki: Fagus, Prunus, Alnus eta Populus. Mentsula itxurako karpoforo ugariz kolonizatzen ditu adarrak [4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asia, Erdialdeko Amerika, Brasil, Australia, Zeelanda Berria, Afrika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 651 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 555 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]