Tricholoma bufonium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma bufonium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma bufonium
Gillet, 1874

Tricholoma bufonium Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, lau-ganbila, titi apur batekin, lehenengo zetadun samarra, gero leuna, opakua; arre-purpura ilun kolorekoa edo alutazeoa.

Orriak: Subdekurrente-okertuak, ez oso estu, hori-krema zurbil kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, barrubetea, horixka, lehenik, kapelaren kolore bereko flokositatez estalia.

Haragia: Horixka, gas usain usain handiarekin, Tricholoma sulphureum delakoak duen antzekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Bufonium epitetoa latinetik dator, apo esan nahi duen "bufo" hitzetik. Zapoari dagokiona?

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma sulphureum delakoaren aldaera bat kontsideratzen da, eta honen bereizgarriak dira, kolorea, orriak apur bat dekurrenteak dituela eta oina apainduagoa duela.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen mendiko basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 152 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 341 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Tricholoma bufonium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]