Tricholoma sulphurescens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma sulphurescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma sulphurescens
Bres., 1905

Tricholoma sulphurescens Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 (18) cm bitarteko diametrokoa; lehorra, ale helduetan zerbait arrakalatua edo ezkatatsua erdian, hasieran kolore zurixka du, berez edo igurtziz okre-horixkaz zikintzen da. Ertza uhindu samarra du.

Orriak: Zuriak, zabal, horitzeko joera dute.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, haritsua, zuria, okre-antzeko kolorekoa oinarrian, geroago horixka.

Haragia: Ia gozoa, moztutakoan kolore hori-arrosakara hartzen du eta fruta usain samarreko lurrina botatzen du.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Sulphurescens epitetoa latinetik dator, sufre kolorea hartzen dut, esan nahi duen "sulphuresko" hitzetik. Hartzen duen koloreagatik.

Jangarrirtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz nahas daiteke genero bereko antzeko beste batzuekin

Oharra: Tamaina oneko espeziea da, horiztatzeko joera, fruta usaina , eta arrosa samarreko kolorea du haragiak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, multzokatuta koniferoen, hostozabalen eta baso mistoetan ager daiteke. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 191 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 327 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 304 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 304 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]