Tricholomopsis decora
Tricholomopsis decora | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholomopsis |
Espeziea | Tricholomopsis decora Singer, 1939 |
Basionimoa | Agaricus decorus |
Tricholomopsis decora Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie hau ez da jangarria, haragi gutxi, haritsua, eta zapore mikatz samarra duelako.
Sinonimoak: Agaricus decorus, Clitocybe decora, Cortinellus decorus, Tricholoma decorum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero hondoratua, haragitsua, mehea, kamutsa, horia, arre-oliba antzeko edo beltzaxka koloreko aplikatutako ezkatatxoek gogortua.
Orriak: Estu, batzuetan pixka bat eskotatuak, kamuts-itsatsiak, orritxo ugarirekin, ertz osoarekin eta irregular antolatuta, horixkak, kapelaren kolorekoak baino ilunagoak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, batzuetan zertxobait eszentrikoa, barrubetea, gero barnehutsa, fibrillosoa, kapelaren kolorekoa eta ezkatatsua.
Haragia: Mehea, haritsua, horia, usain fungiko leunekoa eta zapore gozokoa, baina murtxikatzen denean, denbora batera mingots samarrekoa bihurtzen da.[2]
Etimologia: Tricholomopsis terminoa grekotik dator, "ósis" hitzetik, azalpen, esan nahi du. Tricholoma-ren antzekoa. Decora epitetoa latinetik dator, dotore, xelebre, esan nahi duen "decor" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tricholomopsis rutilans delakoarekin nahas daiteke, hau ezkata gorrixka ikusgarriz estalia dago, bai kapelan bai oinean. Tricholomopsis ornata ere oso antzekoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Hildako egurraren gainean garatzen da, eta hura deskonposatzen laguntzen du. Duela urte batzuk espezie hau oso arraroa zen gure inguruan, baina azken urteetan maizago agertzen ari da. Lignikola, koniferoen enborretan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Thailandia, Tasmania.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 255 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Tricholomopsis decora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.