Tubaria conspersa
Tubaria conspersa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Tubaria |
Espeziea | Tubaria conspersa Fayod, 1889 |
Basionimoa | Agaricus conspersus |
Tubaria conspersa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore gabeko haragia eta hutsala.
Sinonimoak: Agaricus conspersus, Inocybe conspersa, Naucoria conspersa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Txikia, 2-3 cm arteko diametrokoa, globo-itxurakotik lau-ganbilera, erdian pixka bat deprimitua, ertz leuna, ildaskatu gabea, baina flokosoa. Kapelaren azala hondarrekin edo flokoi zurixkekin, okre-kanela argi samarrekin, batzuetan tonu gorrixkekin.
Orriak: Adnatuak edo subdekurrenteak, zabalak, lamelulekin, okre kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 5 cm arteko garaietakoa, fistulosoa, oinarria erraboildun samarra, arre kolorekoa, goialdean pruina zuriarekin eta gainerakoa flokosoa.
Haragia: Oso urria eta hauskorra, okre kolorekoa. Usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina, arre kolorekoa.[2]
Etimologia: Tubaria terminoa, tronpeta, esan nahi duen "tuba" hitzetik dator. Karpoforoaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tubaria furfuracea delakoarekin nahas daiteke, honek ez du flokoirik. Tubaria minutalis are txikiagoa da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenaren hasieran, gramineoak eta belar txikiak ugaltzen dituen eurien ondoren. Saprofitoa, hostogalkorren egur-hondarretan, basoetan eta zuhaiztietan. Zurtoin berdeen artean ia ez da ikusten, baina mizelioa lurperatutako egurretan errotzen du.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Uruguai, Islandia, Europa, Errusia, Iran, India, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Tubaria conspersa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1889. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Tubaria
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Uruguaiko onddoak
- Europako onddoak
- Islandiako onddoak
- Errusiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Irango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Indiako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Australiako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak