Tubaria dispersa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tubaria dispersa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaTubaria
Espeziea Tubaria dispersa
Singer, 1961

Tubaria dispersa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldean erabiltzeko haragi urria du.

Sinonimoa: Tubaria autochthona.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Kolore eta tamaina apaleko perretxikoa, 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, berehala zapaltzen da, titi txikiarekin. Kapelaren azala tomentu fin batekin, ez da higrofanoa, kolore aldakorrekoa, zurixka, beixa edo hori zurbila.

Orriak: Adnatuak, zabal, zertxobait sabeldunak, hori zurbil kolorekoak.

Hanka: 4 cm arteko garaierakoa, zilindrikoa, zuria, okertua, pruina pixka batekin.

Haragia: Oso urria, oso mehea, horixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Tubaria terminoa, tronpeta, esan nahi duen "tuba" hitzetik dator. Karpoforoaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere genero barruan, orrien kolore horixkak eta higrofanoa ez izateak bereizten dute.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Zuhaixketatik hurbil dauden belar soilguneetan, batez ere elorrietan, [5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Turkia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  6. Tubaria dispersa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]