Tulostoma fimbriatum
Tulostoma fimbriatum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Tulostoma |
Espeziea | Tulostoma fimbriatum Fr., 1829 |
Tulostoma brumale Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen.
Sinonimoak: Tulostoma campestre. Tulostoma brumale var. fimbriatum, Tulostoma granulosum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burua: Globo formako irregularra, behealdea zertxobait hondoratuagoa du, baina laua izan gabe; nahiko ohikoa da eremu horretan zuntz nahastuekin lepoko antzeko bat sortzea. Bere diametroa 0,5 eta 1,5 cm bitartekoa da, batzuetan 2 cm-ra iristen da, bere exoperidioa hain da iheskorra, gutxitan ikusten da, eta bere endoperidioa zurixka erdi krema kolorekoa da, nolabaiteko ñabardura grisaxkarekin. Dehiszentzia gaizki definitutako ostiolo apikal batek sortzen du, ozta-ozta nabarmendua eta finbriatua, inguruko halorik gabea.
Himenioa: Endoperidioaren estaldura bakarrik du, hautsez osatutako glebak, arre-horixka koloreko basidiosporak eratzen ditu masan.
Hanka: Kapelarekin konparatuta luzea, zilindrikoa, zuzena edo okertua, zuntz-egitura eta zurkara, arre-horixka kolorekoa.
Haragia: Gleba forman eta arrexka kololorekoa.[2]
Etimologia: Tulostoma terminoa, konkor, kailu, iltze, esan nahi duen grekozko “tylos” hitzetik dator eta ahoa, ostioloa esan nahi duen latinezko “stoma” hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generoko beste espezieak baino ostioloa oso irregularra eta urratua duelako ezagutzen da. Tulostoma beccarianum delakoak peristoma erregularra, biribildu-konikoa eta ertza ez du urratua. Tulostoma brumale-k peristoma tubularra du, inguruan haloa, forma erregularra eta ertza ez finbriatua.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteko edozein garaitan. Talde txikietan. Ugaria. Lurzoru hareatsuetan eta goroldiotsuetan, kostaldeko dunetan. Klima epeletan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak osoa, Europa osoa, Errusia, Australia osoa, Sokotra uhartea (Yemen), Brasil, Argentina.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 449 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Tulostoma fimbriatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1829. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Tulostoma
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Europako onddoak
- Yemengo onddoak
- Australiako onddoak
- Argentinako onddoak
- Errusiako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Txinako onddoak
- Uzbekistango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Japoniako onddoak
- Mongoliako onddoak