Volvariella murinella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Volvariella murinella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaVolvariella
Espeziea Volvariella murinella
[[|]]

Volvariella murinella Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Volvaria murinella

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 7 cm arteko diametrokoa, lehenengo kanpai formakoa eta erdian titi zabal lau eta kamutsarekin. Kolorea aldakorra da, hasieran zuria eta grisaxka kapelaren erdian, eta denborarekin erabat gris bihurtzen da.

Orriak: Lehenbizi goranzkoak, gero lauak, hauskorrak, zuriak, esporak erortzean arrosa kolorea hartzen dute. Espora jalkina arrosa kolorekoa da.

Hanka: Zilindriko samarra, luzea, leuna, zuria; oinarrian lau lobuluz osatutako bolba txiki bat du, kolore zurixkakoa, denborarekin marroiz edo grisaxkaz zikintzen da.

Haragia: Zapore gozoa du eta geranio usaina.[2]

Etimologia: Volvariella terminoa, Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volvariella taylorii oso antzekoa da. Badira beste espezie zurixka txiki batzuk ere, eta bereizteko zailak dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Belardietan, larreetan sasien azpian etab.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Israel, Tajikistan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bolets de les illes Balears.
  4. Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info 2023.
  5. Volvariella murinella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]