Agaricus semotus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus semotus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus semotus
Fr., 1863
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus semotus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Printzipioz jangarria da, nahiz eta pertsona batzuengan hesteetako arazoak eragin ditzakeen.

Sinonimoak: Psalliota rubella, Agaricus comtulus var. amethystina.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela:Txikia, 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, titi konikoa eta ertz mehetua. Kapelaren azala lehorra, zuri-krema kolorekoa ezkata marroiekin.

Orriak: Libreak, estu, arrosa-izokin kolorekoak, gero marroi ilun kolorekoak bihurtuz joaten dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zurixka, ukitzean horiz zikintzen da. Eraztun nabaria sarritan, ez ordea errezel partziala, kapelaren ertzean bakarrik ikus daiteke.

Haragia: Haragitsua, zuria, zanpatuz gero horixka bihurtzen da. Anisaren edo almendra mingotsen zapore atseginekoa. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina neurriak hartu ondoren.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minorpurpureus ataleko beste Agaricus batzuekin: Agaricus comtulus, Agaricus purpurellus.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenaren amaieran eta udaren hasieran. Koniferoen basoetako hezeguneetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Islandia, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009,). Banco de setas, catalogo micologico.
  6. Agaricus semotus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]