Basoetako azpibeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus sylvaticus» orritik birbideratua)
Basoetako azpibeltza
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus sylvaticus
Schaeff., 1774
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Basoetako azpibeltza (Agaricus sylvaticus) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Ez da Agaricus arvensis bezain bikaina, baina gero eta onartuagoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, erdi esfera formakoa edo globo itxurakoa, arre-okre antzeko koloretik, arre-gorrixkara doan kolorekoa, fibriloso-ezkatatsua.

Orriak: Meheak, libreak, sabeldunak, arrosa-haragi kolorekoak, gero, gris-arrosak, eta zahartzean marroi-gorrixka txokolate kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea eta mehea, zilindrikoa. Zuria, eraztun sinplea, zabala

Haragia: Mehea, zuria, apurtzean arrosa edo gorri-arrosa bilakatzen da.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik Silvaticus epitetoa, oihana, basoa, esan nahi duen "silva" hitzetik dator, baina baita basatia eta alderrai ere

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus haemorrhoidarius delakoarekin nahas daiteke, hau hostozabalen azpian hazten da. Agaricus sylvaticus barruan Möller-ek, hainbat mota bereizten ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, gutxitan hostozabalen azpian. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Kazakhstan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hawaii, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hegoafrika, Brasil.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 328 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 312 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 194 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]