Agrocybe pediades

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agrocybe pediades
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaAgrocybe
Espeziea Agrocybe pediades
Fayod, 1889

Agrocybe pediades Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi urria eta ez trinkoa, ez du balio sukaldaritzarako.

Sinonimoak: Agaricus arenicola, Agaricus semiorbicularis, Agrocybe arenaria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txikia, 5 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa edo zertxobait lautua. Kapelaren azala leuna, bereizgarria, higrofanoa ez, hezetasunean likatsu samarra, hori distiratsu kolorekoa, nahiz eta zahartzean zurbildu eta pitzatu egiten den.

Orriak: Adnatuak, zabalak, lamelula zurixkekin gaztetan eta arrexka kolorekoak helduaroan.

Hanka: 6 cm arteko garaietakoa, leuna, okertua helduaroan, horixka (oinarria zuritu egiten du mizelioak), eta errezelaren edo eraztunaren hondakin gabe.

Haragia: Mehea, hutsala, zurixka. Irinaren usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Agrocybe hitza, grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua esan nahi du. Semiorbicularis epitetoa, erdia, esan nahi duen "semi" hitzetik eta biribila, zirkularra, esan nahi duen "orbilaris" hitzetik. Kapelaren formari erreferentzia eginez.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agrocybe arenaria oso antzekoa da, baina kostaldeko dunetan agertzen da. Stropharia eta Psilocybe generokoak antzekoak dira, baina hauen habitata etxeko abereen gorotzak dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Espezie nahiko arrunta. Zelaietan, eremu zabal belartsuetan, basoetako soilguneetan, parkeetan, jardinetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 262 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Agrocybe pediades: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]