Agrocybe vervacti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agrocybe vervacti
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaAgrocybe
Espeziea Agrocybe vervacti
Singer, 1936

Agrocybe vervacti Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoa: Agrocybe pediades var. vervacti.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura. Kapelaren azala leuna, lehorra, biguna, gelatinakara, ez da oso higrofanoa, distiratsua eguraldi lehorrarekin, okre-horixka kolorekoa, ilunagoa eta gorrixkagoa erdian.

Orriak: Adnatuak, zabalak, lamelulekin, gaztetan zurixkak eta arre kolorekoak helduaroan.

Hanka: Zuria edo hori argia, zilindrikoa, bihurri samarra, fibrilosoa, liraina, oinarrian erraboilarekin, pixka bat mehetua eta mizelio kordoiekin.

Haragia: Zuria edo okre kolorekoa, usain arinarekin eta zapore fungikoarekin.[2]

Etimologia: Agrocybe hitza, grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua, esan nahi du. Vervacti epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stropharia coronilla delakoak antzeko kolorea du. Agrocybe pediades ez da gelatinakara.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Normalean talde handietan ateratzen da. Belardietan, larreetan, basoen ertzetan, mediterraneoko sastraketan, dunetan eta hareetan dauden pinudietan ere aipatzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Txina, Australia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 262 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 111 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  6. Agrocybe vervacti: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]