Amanita muscaria var. aureola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita muscaria var. aureola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
EspezieaAmanita muscaria
Barietatea Amanita muscaria var. aureola
Quél., 1886

Amanita muscaria var. aureola Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome panterinikoa, oso toxikoa.

Sinonimoa: Agaricus pseudoaurantiacus

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Zertxobait txikiagoa (gutxitan gainditzen du 10 cm), globo itxurakotik, ganbilera eta laura. Kapelaren azala laranja kolorekoa (erdiko gorrixka izan ezik), errezelaren garatxo edo arrastorik gabe, leuna, ertza pixka bat ildaskatua, baina bolbaren hondarrik gabe.

Orriak: Guztiz zuriak, libreak estu samar, eta zabalak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria (tonu horixka pixka bat izan dezake, baina inoiz ez da horira iristen), zilindrikoa, taxoi nominala baino meheagoa eta luzeagoa. Eraztun zuria goian, zintzilikarioa, mintzezkoa. Taxoi nominala baino agerikoagoa, mintzezkoagoa eta ez hain irintsua.

Haragia: Irmoa, ez hain lodia, errefau usain pixka batekin eta zapore leunarekin.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Aureola epitetoa berriz latinetik dator, urre kolorekoa esan nahi duen “aureolus” hitzetik. Bere kolore laranjagatik, urre koloreagatik, distiratsuagatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxoi nominalak (Amanita muscaria) tamaina handiagoa du, kapela gorria (ez laranja kolorekoa), errezel hondarrak edo garatxoak izaten ditu, hanka lodiagoa eta laburragoa, bolba irintsuagoa, ez hain mintzezkoa eta agerikoagoa; ugariagoa da, Arriskutsua, Amanita caesarea bikainak ere laranja koloreko kapela duelako, baina honek orriak eta hanka horiak ditu (ez zuriak) eta bolba zabalagoa eta inguratzaileagoa.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Amanita muscaria baino urriagoa. Hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaska, Europa, Errusia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 161 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 107 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  6. Amanita muscaria var. aureola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]