Amanita nivalis
Amanita nivalis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita nivalis Grev., 1822 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Amanita nivalis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Amanita nivalis Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Amanitopsis vaginata var. nivalis, Amanita oreina, Amanita vaginata var. hyperborea, Amanita alpina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, kanpai itxurakoa, gero zabaldua, ertzean ildaska oso nabarmenekin, baina ez luzeak. Ez oso mamitsua, arrexka kolorekoa gaztetan baina oso koloregabetua helduaroan, ia zuria, gris-arre koloreko orban bakarrarekin erdian.
Orriak: Estu, zuriak, oinera mehetuak.
Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta cm 1 bitarteko diametroarekin, lirain samarra, goian mehetua, zuria, ia leuna, inoiz jaspeztatua, barnehutsa. Bolba zuria, mintzezkoa, oso garaia, bilduaz.
Haragia: Zuria, usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Nivalis epitetoa latinetik dator, zuria esan nahi duen, “nivalis” hitzetik. Kolore zurirako joera duelako
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amanitopsis denak bezala jangarria, baina kontuz
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarri alba aldaeraren sinonimoa bezala ikusten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Zelaien ertzetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia Japonia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 29 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
- ↑ Amanita nivalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.