Izarputz higrometro
Izarputz higrometroa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Diplocystaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Astraeus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Astraeus hygrometricus Morgan, 1889 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Geastrum hygrometricum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Izarputz higrometro, izarputz, lurrizar edo lur-izarra (Astraeus hygrometricus) Diplocystaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jateko modukoa, larrukara delako.
Higroskopikoa: hezetasunarekin ireki egiten da (esporak jariatzeko) eta lehorrarekin itxi egiten da (bere esporen zakua babesten du, kamuflatu egiten da arriskuetatik ihes egiteko eta beste leku baten bila biraka joateko aukera ematen dio),
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 3 eta 5 cm artean ireki aurretik, 6 eta 10 cm artean exoperidioa irekita; normalean arre kolorekoa, lore baten itxurakoa, 8-10 lore-hostokoa.
Exoperidioa: Bi geruzako bilgarri batek osatzen du: kanpoaldea, zaila eta lehorra, eta barrualdea, lodiagoa eta mamitsuagoa. Eguraldi hezean, izar edo lore moduan irekitzen da, endoperidioa erakutsiz, eta lehorrean itxi egiten da, higrometro gisa.
Endoperidioa: 2 eta 3 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa eta konprimitua poloen aldetik. Goitik zulatzen da, eta espora ugari jariatzen ditu.
Gleba: Zuria gaztetan, ondoren esporak heltzean belztu egiten da.[2]
Etimologia: Astraeus terminoa grekotik dator, izartua esan nahi duen "astráios" hitzetik. Hygrometricus epitetoa grekotik dator, "hygros" hitzetik, hezetasuna esan nahi du eta "metros" hitzetik, neurria esan nahi du. Bere portaera arraroagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, larrukara da.[3]
Oharrak
Espezie hau guztiz zabaltzen da denbora hezea denean, eta itxi eta bildu lehortearekin. Erreakzio higroskopiko hau Geastrum batzuetan ere nabaritzen da, baina ez hain nabarmen. Ia higrometro bat bezala.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan, batez ere koniferoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Asia, Australia.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 83 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 703 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 518 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 603 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1889. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Boletales
- Onddo ez jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Guatemalako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Hondurasko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Europako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Marokoko onddoak
- Aljeriako onddoak
- Israelgo onddoak
- Errusiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Irango onddoak
- Thailandiako onddoak
- Indiako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Filipinetako onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Hegoafrikako onddoak