Beldar-mazo
Beldar-mazoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Sordariomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Hypocreales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cordycipitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cordyceps | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cordyceps militaris Fr., 1818 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Clavaria militaris | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Beldar-mazoa (Cordyceps militaris) Cordycipitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Honen balioa ez dago sukaldean, arma biologiko gisa baizik, pinuak arriskuan jartzen dituen prozesionariaren aurka borrokatzeko.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarriak: 2 eta 6 cm bitarteko garaiera eta 0,3 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, luzera aldakorreko oin batek eutsitako borra baten itxurakoa. Zilindriko samarra den borra baten itxurakoa, batzuetan luzetako depresioarekin eta gainazala garatxo txikiz estalita, itxura izurtsua ematen diote; laranja koloretik laranja-gorriztara doana.
Hanka: Erdian, pixka bat furfurazeoa, poliformismo nabarmenekoa, gehienetan zilindrikoa, kurbatua, eta krisalidetaraino luzatzen da; horia edo horixka-laranja kolorekoa, lur azpian dagoena argiagoa da.
Himenioa: Borraren azalean kokatua.
Haragia: Hauskorra, usain eta zapore hautemanezinekin.[2]
Etimologia: Cordyceps terminoa grekotik dator eta, zapaburua esan nahi duen "cordylos" hitzetik etor liteke.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere formagatik eta koloreagatik nahastezina da.
Oharra: Arma biologiko gisa erabil daiteke pinuaren prozesionariaren aurkako borrokan.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguan eta udaberrian koniferoen basoetan eta belardietan. Lepidopteroen krisalida espezieak erasotzen eta suntsitzen dituen espeziea da, batez ere pinuaren prozesionaria.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoa, batez ere klima-zona epeletan. Amerika, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Hawaii, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 526 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 806 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 504 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Cordyceps militaris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1818. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Hypocreales
- Hawaiiko onddoak
- Amerikako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak