Boilur-mazo
Boilur-mazoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Sordariomycetes |
Ordena | Hypocreales |
Familia | Ophiocordycipitaceae |
Generoa | Elaphocordyceps |
Espeziea | Elaphocordyceps capitata |
Boilur-mazoa (Elaphocordyceps capitata) Ophiocordycipitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da erabili sukaldean
Sinonimoa: Cordyceps capitata.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karpoforoa: Buru batek (zati emankorra) eta oin zilindriko batek osatutako fruktifikazioa, antzua. Buru oboidalak edo subglogosoak 6 eta 10 mm bitarteko diametroa du, hori-arre kolorekoa, batzuetan oliba koloreko tinduekin eta gainazala puntu ilunez zikinduta, puntu horiek peritezioei eta ostioloei dagozkie.
Hanka: Oso mugatua, leuna, mizelio-kordoirik gabe, 5 - 8 x 0,8 - 1 cm-koa. Kolorea hori ilunetik hori zurbilera doa.[2]
Etimologia: Cordyceps terminoa grekozko "clava" hitzetik eta latinezko "ceps" hitzetatik dator. Borraren kapela esan nahi du. Capitata epitetoa berriz latinetik dator, kapela duela, esan nahi duen "capitatus" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cordyceps ophioglossoides delakoarekin, honek burua ez du hain borobildua, eta kolorea hori-berdexkatik arre-beltzera doa. [4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espezie hau ez da oso ohikoa, udazkenean, eta Elaphomyces generoko espezie hipogeoak parasitatzen ditu, maiz, Elaphomyces granulatus, koniferoen eta hostozabalen basoetan. Bakarrik edo taldeka hazten da.[5]
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 810 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 689 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 526 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 504 or. ISBN 84-505-1806-7..