Basahuntz-boilur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basahuntz-boilurra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaEurotiomycetes
OrdenaEurotiales
FamiliaElaphomycetaceae
GeneroaElaphomyces
Espeziea Elaphomyces granulatus
Fr., 1829

Basahuntz-boilurra (Elaphomyces granulatus) Elaphomycetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain handia du, oreinak eta beste animalia batzuk erakartzen ditu (erbiak, basurdeak), baina ez da gizakientzat jateko modukoa, usain txarra duelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 1 eta 4 cm arteko neurrikoa, biribildua edo obala, globo itxurako tuberkulu baten antzekoa, pikortsua, garatxo txikiz estalia eta honek itxura tipikoa ematen dio. Hori-buztin kolorekoa edo hori-lasto mate kolorekoa, bukaeran marroi ilun kolorekoa. Azal lodi samarra, 1 mm-tik gorakoa. Lurpekoa da.

Haragia: Exoperidioa, ebakita, arre zurbila edo gorri-ardo kolorekoa, zainik gabea; gleba hauts-itxurako masa bihurtzen dena, gris-beltzaxka. Baratxuri usain nabarmena du.[2]

Etimologia: Elaphomyces terminoa grekotik dator eta oreinen onddoa esan nahi du. Granulatus epitetoa latinetik dator, pikortsua esan nahi duen "granulatus" hitzetik. Azalean dituen pikorrengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Elaphomyces batzuekin, hala nola Elaphomyces muricatus zain argiekin, hau Cordyceps ophioglossoides delakoak parasitatzen du, eta Elaphomyces variegatus delakoarekin ere bai, hau txikiagoa da, eta pagoen basoetan ateratzen da. Elaphomyces granulatus, Cordyceps capitata espezieak parasitatzen du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenenaren hasieran nahiko ohikoa; pagoen basoetan eta, bereziki, koniferoetan. Perretxiko hau asko gustatzen zaie basoko animaliei, erbiei, oreinei eta abarri, usainak erakarrita, lurra zulatzen dute aurkitu arte.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Taiwan eta Txile.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 827 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 554 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 629 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]