Calvatia cyathiformis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calvatia cyathiformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCalvatia
Espeziea Calvatia cyathiformis
Morgan, 1890

Calvatia cyathiformis Agaricaceae familiako onddoa da.[1] Gaztetan kontsumi zitekeen, baina gastronomikoki ez du balio. Kontuan izan behar da “calvacín” duela, minbiziaren tumoreak inhibitzen dituen substantzia.

Sinonimoa: Calvatia lilacina.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Globo itxurakoa, 8 cm arteko diametrokoa eta garaiera handixeagoa. Exoperidioa plaka poligonaletan laurdenduta. Endoperidioa lila kolorekoa, hauskorra eta mintzezkoa, esporak ere lila kolorekoak, esporen hautsak, dozenaka miloi esporaz osatua, munduari bi aldiz eman diezaioke buelta haizeak eramanda, lurrera erori eta mizelio berria sortu aurretik.

Hanka: Ikusten ez dena edo oin labur eta lodi bat.

Haragia: Subgleba belakitsua. Gleba biguna, hasieran zuria, gero hauts purpura-more kolorekoa.[2]

Etimologia: Calvatia hitza “calvus” hitzetik dator, burusoila, hau da: garezur baten antza duen onddoa. Cyathiformis epitetoak, kopa formakoa esan nahi du, frantsesezko cyathiforme hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan gleba oraindik zuria dagoenean erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calvatia utriformis antzekoa da, baina honek gleba hori-berdexka kolorekoa du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean ohikoa. Gune irekietan, belardietan eta larre pobreetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 450 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Calvatia cyathiformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]