Candolleomyces candolleanus
Candolleomyces candolleanus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Psathyrellaceae |
Generoa | Candolleomyces |
Espeziea | Candolleomyces candolleanus D. Wächter & A. Melzer, 2020
|
Basionimoa | Agaricus candolleanus |
Candolleomyces candolleanus Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus candolleanus (basionimoa), Hypholoma appendiculatum, Psathyrella scotospora.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Ganbil-kanpai itxurakoa, arre-okre kolorekoa edo beixa, errezelaren hondar zuri zerrendarekin ertzean.
Orriak: Arre-more kolorekoak ertz zuriarekin.
Hanka: 6 eta 7 cm bitarteko garaierarekin eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko lodierarekin. Zilindrikoa, bihurgunetsua, gehienetan soropildua, zurixka.
Haragia: Zurixka, usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen “úpos” hitzetik eta ertza esan nahi duen ”loma” hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Appendiculatum epitetoa berriz, latinetik dator, zerrendarekin esan nahi duen “appendiculatus” hitzetik. Kapelaren ertzean izaten duen zerrenda ederragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susmagarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hypholoma generokoen artean erraz ezagutzen da, kapelaren ertzean izaten duen zerrenda zuriagatik.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 101 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Candolleomyces candolleanus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.