Chroogomphus helveticus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chroogomphus helveticus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaGomphidiaceae
GeneroaChroogomphus
Espeziea Chroogomphus helveticus
M.M.Moser, 1967
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Chroogomphus helveticus Gomphidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa : Gomphidius helveticus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo esferikoa, gero ganbila, unboi kamuts bat izan dezake, baina ez du izaten titiaren arrastorik. Hasieran euriaren ondorioz desagertzeko joera duen artile moduko batez estalita. Kapelaren azala likatsua da eguraldi euritsuan eta laranja kolorekoa ñabardura arrosakara kolorekoekin.

Orriak: Oso zabal eta nabarmen dekurrenteak, kapelaren antzeko kolorekoak, baina denborarekin ilunduz joaten dira beltz bihurtu arte.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak,

Hanka: Gainerakoak duen kolorekoa, orokorrean nahiko lehorra, oinarrian mehetua, kasu batzuetan sustrai antzekoekin, Bere eremu kortiniformea ia nabari ezina da. Ukitzean horitu egiten da.

Haragia: Laranja kolorekoa, naiz eta oinaren oinarrian horixka bada ere, ez oso trinkoa edo lodia, fruta usain arinekoa eta zapore gozokoa, ez desatsegina.[2]

Etimologia: Helveticus epitetoa latinetik dator, suitzarra esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chroogomphus rutilus delakoarekin nahas daiteke, honegatik bereizten da: biskositate gutxiago duelako, titirik ezagatik eta karpoforo osoaren kolore arrosa-laranja uniformeagatik. Chroogomphus fulmineus perretxikoak kolore biziagoak ditu eta klima mediterraneoko espezie termofiloa da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Koniferoetan bakarrik agertzen da, Ez da oso espezie arrunta, baina agertzen den tokietan nahiko kantitate handitan egiten du.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, batez Alpeak ere.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 368 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 461 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Chroogomphus helveticus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]