Chrysomphalina chrysophylla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chrysomphalina chrysophylla
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaChrysomphalina
Espeziea Chrysomphalina chrysophylla
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Chrysomphalina chrysophylla Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da. [1]

Sinonimoak: Armillariella chrysophylla, Agaricus chrysophylla, Omphalia chrysophylla, Omphalina chrysophylla.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Mehea ia mintzezkoa, ahula deprimitua eta unbilikatua, flokosoa; higrofanoa: hori-arrea eguraldi hezean, horixka zurbila lehorrarekin, berezko ezkatekin, isladun ertza.

Orriak: Luze dekurrenteak, zabal, hori-urre kolorekoa edo laranja kolorekoa.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 era 0,4 cm bitarteko lodierakoa. Fistulosoa, zilindrikoa, leuna, hori-urre kolorekoa.

Haragia: Urria.[2]

Etimologia: Chrysophylla epitetoa grekotik dator, urrea esan nahi duen "krysos" hitzetik eta orria esan nahi duen, "phyllon" hitzetik. Orrien hori-urre koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omphalia generoko espezien artean, erraz ezagutzen den espeziea da, orrien hori-urre kolore ederrak, azalaren arre kolorearekin kontrastea egiten duelako.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Lignikola, usteltzen ari diren enborretan eta motzondoetan, zerrauts piloetan ere bai; soropildua.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 355 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]