Climacocystis borealis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Climacocystis borealis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaClimacocystis
Espeziea Climacocystis borealis

Climacocystis borealis Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da erabili sukaldean larrukara delako.

Sinonimoa: Spongipellis borealis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Kontsola formako fruktifikazioa, substratuari ongi finkatua, 5 eta 20 cm bitarteko zabalerakoa, 1,5 eta 3 cm bitarteko lodierakoa eta 3 eta 12 cm bitarteko proiekzioarekin. Azalera desorekatua, fibriloso-ezkatatsua, bilo itxi eta tentearekin, substratuaren inguruan nabarmenagoa. Hasieran zurixka, gero hori-lasto kolorekoa, ertza izurtua, eta, askotan , alea heldua denean, kapelaren gainazala baino horiagoa.

Tutuak: 2 eta 6 mm bitarteko luzerakoak.

Poroak: Hasieran beheko aldea geruza zuri batez estalia, ondoren horiz koloreztatzen dira, biribil irregularretatik angelutsuetara, labirintiko samarrak zahartzean, 1-3 mm bakoitzeko.

Haragia: Elastikoa, haritsua, larrukara, zukutsua, egitura bikoitzekoa: goikoa ez da lodia, zuria eta arroa; behekoa zurbila, larrukara samarra. Usain atseginekoa eta zapore garratz eta mikatzekoa.[2]

Etimologia: Borealis epitetoa grekotik dator, iparraldetik, borealetik esan nahi duen "boreios" hitzetik. Hasten den eremuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postia stiptica delakoarekin nahas daiteke, honek haragi oso mingotsa du. Tyromyces chioneus espeziearekin ere bai, honek haragi urtsua eta hauskorra du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda hasieratik udazken bukaera arte, hildako egurretan, Picea, Pinus eta Abies, hostozabalen egurretan gutxitan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia, Kazakhstan, Turkmenistan, Kirgizistan, Uzbekistan, Europa, Australia, Ipar Amerika, Panama.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 644 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 553 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]