Conocybe pilosella
Conocybe pilosella | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Bolbitiaceae |
Generoa | Conocybe |
Espeziea | Conocybe pilosella Kühner, 1935 |
Basionimoa | Agaricus pilosellus |
Conocybe pilosella Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, oso haragi gutxi du.
Sinonimoak: Agaricus tener var. ß pilosellus, Galera tenera var. pilosella, Agaricus tener var. pubescens, Galerula pilosella, Galera pilosella.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Txikia, 1 eta 3 cm inguruko diametrokoa, konikoa, haragi gutxikoa, uhindun ertza, iluna, zeharrargia. Kapelaren azala leuna, higrofanoa, krema kolorekoa, erdia ilunagoa eta marroixka kolorekoa.
Orriak: Zabalak, ilundu egiten diren marroi argi kolorekoak.
Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, mehea, hauskorra, zilindrikoa, barnehutsa, zurruna, iletsua, luzetara ildaskatua, zurixka, horixka-marroi kolorerako joerarekin.
Haragia: Mehea eta krema kolorekoa, usain eta zapore leunekoa. Espora-jalkina, marroi-gorrixka edo okre antzeko kolorekoa.[2]
Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, esan nahi duen , "cybe" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Conocybe batzuen antzekoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Goroldiotan, eremu belartsuetan, saprofitoa, usteltzen ari diren egurretan edo erretako hondarretan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Maroko, Islandia, Europa, Iran, Txina, Kenya, Uganda, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Conocybe pilosella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.