Edukira joan

Conocybe pulchella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conocybe pulchella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaConocybe
Espeziea Conocybe pulchella
BasionimoaGalera pulchella

Conocybe pulchella Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso toxikoak diren beste Conocybe batzuen senidea. Hobe ez jatea.

Sinonimoak: Conocybe pubescens var. pseudopilosella, Conocybe pseudopilosella, Conocybe digitalina.

Kapela: Oso txikia 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, ertza ildaskatua. Kapelaren azala leuna, erdigune zimurduna, arre-gris kolorekoa, argiagoa ertzetara.

Orriak: Itsatsiak, arre zurbil kolorekoak gaztetan eta arre-gorrixka kolorekoak helduaroan.

Hanka: 5 cm arteko garaierakoa, fibrila zurixkaz ildaskatua.

Haragia: Urria, zapore gozokoa. Espora-jalkina marroi-gorrixka kolorekoa.[2]

Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, kasko konikoa, esan nahi duen "cybe" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conocybe apala askoz zurbilagoa da, forma koniko zorrotzagoa du, euriteen ondoren laburki agertzen da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda hasieratik udazken amaierara. Sortak osatuz atera daiteke belar artean.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Europa, Errusia, Mongolia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Conocybe pulchella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]