Coprinus sterquilinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinus sterquilinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCoprinus
Espeziea Coprinus sterquilinus
Fr., 1838

Coprinus sterquilinus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, zilindriko-oboidetik kanpai itxurakora, hedatua 7cm arteko diametrokoa, ertza delikueszentea. Kapelaren azala zuria, tomentuduna, pubeszentea eta flokonosoa, apur bat ezkatatsua, disko leuna du eta horixka.

Orriak: Libreak, hasieran zurixkak, baina arrosa kolorekoak bihurtzen direnak eta azkenik beltzaxkak, delikueszenteak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 0,8 cm bitarteko diametrokoa, zuntz-duna, barnehutsa, zuria, oinarrian erraboilarekin. Eraztun zuri mugikorra oinarritik gertu.

Haragia: Urria. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du. Sterquilinus epitetoa berriz latinetik dator, simaurtegi, esan nahi duen, "sterquilinum" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinus comatus delakoaren miniatura bat da, txikiagoa eta habitat koprofiloa du. Taldeetan hazten da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simaurretan hazten da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Kenya.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 51 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  5. Coprinus sterquilinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]