Cortinarius balteatocumatilis
Cortinarius balteatocumatilis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius balteatocumatilis P.D.Orton, 1960 |
Cortinarius balteatocumatilis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ia Cortinarius guztiak bezala ez da jangarritzat hartzen.
Sinonimoak: Cortinarius balteatus, Phlegmacium balteatocumatile.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 100 mm arteko diametrokoa, lehenengo hemisferikoa, ganbila, azkenean lau-ganbila; ertza erregularra, denbora luzean biribilduta. Kapelaren azala bereizgarria, mehea, likatsua, distiratsua, marroia, arre-ardo kolorekoa, marroi iluna, tonu more koloreko batekin edo morearekin ertzean eta zahartzean desagertu egiten da; berezko fibrila erradialekin.
Orriak: Nahiko estu, meheak, adnatu samarrak, zurixkak edo buztin zurbil kolorekoak, batzuetan lila antzeko ñabardurekin, amaieran marroiak.
Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 25 mm arteko diametrokoa, sendoa eta laburra, erraboilduna, lehorra, zuria edo zurixka, zetaduna edo fibrilosua; emarginatutako erraboila, oboidea, 40 mm arteko lodietakoa, zerrenda iletsu eta meheetan oinarrira apurtzen den purpura koloreko errezelarekin, ukitzean marroiak; gortina zuri iheskorrarekin.
Haragia: Lodia, zuria edo zurixka; lur usain pixka batekin eta zapore gozoarekin. Erreakzio kimikoak: KOH, haragian hori zurbila; Nh3, gris-marroia horiz aureolatua.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius balteatus delakoak, antzeko itxura eta kapela du, baina tonu morexka gutxiago.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan (Quercus, Fagus)
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Cortinarius balteatocumatilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.