Cortinarius brunneus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius brunneus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius brunneus
Fr., 1838

Cortinarius Brunneus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da ez toxikoa ez jangarria, baina beste Cortinarius oso toxiko batzuen antza du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Kanpai-itxurakoa gero ganbila edo laua, titi handi haragitsu batekin; higrofanoa; arre-marroi ilun kolorekoa eguraldi hezean, okre kolorekoa lehorrarekin; ertz haritsua, errezel zuriaren hondarrekin.

Orriak: Zabalak, lodiak, karakteristikoki zabal, itsatsi-untziformeak, zaintsuak, arre-purpura kolorekoak, gero arre-herdoil kolorekoak. Orritxoekin.

Hanka: 8 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Borra formakoa eta potxoloa oinarrian, hasieran betea, gero barrubetea; arrexka, errezel hondarrekin, ildaskak edo errodete bat osatuz.

Haragia: Arre zurbil kolorekoa, eguraldi hezean marroirako joerarekin; zapore gozokoa eta usaingabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Brunneus epitetoa latinetik dator, marroi-arre kolorea, esan nahi duen "brunneus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius brunneofulvus delakoarekin nahas daiteke, honek oina zuriz apaindua du eta kapela gorriagoa.[4]

Irudietan antzeko espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean. Taldekoia, batez ere koniferoen basoetako belarretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Islandia, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 218 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 217 or. ISBN 84-282-0540-6 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius brunneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]