Cortinarius gentilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius gentilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius gentilis
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hankak gortina dauka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Cortinarius gentilis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria baino gehiago da, haragiaren printzipio aktiboengatik eta oso senide arriskutsuak dituelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 3 (5) cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxikoa, kanpai itxurakoa, erdian titi batekin. Azal fibrilosoa, arre-gorrixka-herdoil kolorekoa hezetasunean eta horia lehorrarekin; oso higrofanoa, leuna, glabroa, pitzatua.

Orriak: Zabalak, lodi samarrak, oso zabal. Adnatuak eta eskotatuen tartekoak, kapelaren kolorekoak, nahiz eta zahartzean koloregabetu egiten diren.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Liraina, mehea, zilindrikoa, zurruna, barrubetea, gero fistulosoa, nahiko luzea, 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, okertua, fibrilosoa, kanela kolorekoa, errezel partzial iheskorraren arrastoekin.

Haragia: Hauskorra, horixka. Usain arraroa, errefauarena, zapore gozoa. Espora-jalkina arre-gorrixka kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Gentilis epitetoa bere itxura segailagatik du.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso toxikoak diren Dermocybe sanguinea (odol kolorekoa eta titi handiagoarekin) eta Cortinarius orellanus (kolore antzekoa, arre-gorrixka) delakoekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Espezie arraroa eta arriskutsua. Mendiko koniferoen basoetako lurzoruan (batzuetan, baita hostozabaletan ere). Lurzoru azidoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 187 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]