Cortinarius fulmineus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius fulmineus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius fulmineus
Fr., 1838

Cortinarius fulmineus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 8 cm bitarteko diametrokoa edo askoz handiagoa, zabal-ganbila edo laua ohiko tolestura zentrokide batekin, ertzetik zentimetro edo zentimetro eta erdi batera. Kapelaren azala likatsua, marroi gorrixka, marroi-laranja edo marroi-burdin kolorekoa, burdin koloreko ezkatatxo ugari izaten ditu, erdian ilunagoak, ertzerantz argiagoak.

Orriak: Zabalak, zabal eta eskotatuak. Hasieran hori-limoi kolorekoak, baina berehala, esporengatik, okre ilun kolore batez tindatzen dira, eta, gehienez ere, distira horixkak geratzen dira ertzetan.

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Laburra, zilindrikoa eta nahiko lodia, 4 eta 5 cm bitarteko luzerakoa eta 10 eta 15 mm bitarteko diametrokoa, erraboil marjinatu txiki batean amaitua, baina oina baino lodiagoa. Gainazal leuna eta lehorra, esporek burdintdu kolorez tindatutako gortinaren filamentu hondakin ugarirekin. Esporek okre-antzeko kolorez tindatu aurretik, zuria edo zuri-horixka kolorekoa.

Haragia: Zuria, trinkoa eta gogorra, hori argi kolorekoa, bai kapelan bai oinean (gainazalaren azpian), eta usain eta zapore berezirik gabea, fungikoa besterik ez. Sosa bezalako base sendoek erreakzio positiboa ematen dute, kapelaren gainazalean marroi-moretik beltzera eta arrosa argia oso mantso haragian.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren amaieratik abenduaren hasierara. Espezie arrunta da, eta, batzuetan, oso ugaria Quercus zuhaitzen basoetan (hariztietan, artedietan), askoz urriagoa da pagadietan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 212 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]