Edukira joan

Cortinarius glaucopus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius glaucopus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius glaucopus
Gray, 1821
BasionimoaAgaricus glaucopus

Cortinarius glaucopus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuentzat jangarria eta beste batzuentzat susmagarria.

Sinonimoak: Agaricus araneosus, Agaricus subcyaneus, Agaricus spadiceus, Hypophyllum turbinatum, Agaricus dasypodius, Agaricus araneosus var. crassipes, Agaricus araneosus var. glaucopus, Cortinarius cyanipes, Myxacium glaucopus, Phlegmacium glaucopus, Gomphos glaucopus.

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa; okre-lehoi koloretik marroi-buztin kolorera doana tonu oliba antzekoekin edo okre-horixkekin; ertza berdexka laster okre kolorekoa bihurtzen da, azkenean, dena okre-laranja kolorekoa geratzen da; azal likatsua du, zuntzexka erradial adnatekin markatua.

Orriak: Estu eta itsatsiak; hasieran lila-urdin kolorekoak, gero gris-urdinak eta amaieran marroi-kanela kolorekoak ezkatengatik.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaietakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, irmoa, betea, oinarrian erraboila alboan. Lila-urdinxka, glauko-urdinxka, ondoren okre-lasto kolorekoa edo marroia. Gortina lila-urdinxka kolorekoa tonu morexkekin.

Haragia: Gogorra eta trinkoa, zuri-krema-horixka kolorekoa; oinaren goialdean, gris-urdinxka eta erraboilean okre kolorekoa. Batzuek fruta usain arina duela esaten dute, beste batzuek kanfor usaina.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Glaucopus epitetoa grekotik dator, zeru-urdin, esan nahi duen, "glaukós" hitzetik eta oina, hanka, esan nahi duen "pous" hitzetik. Oinaren haragia urdina delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko balio gutxikoa batzuentzat eta nahiko ona beste batzuentzat.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan ondo identifikatzen da kapelaren ertzeko eta oineko kolore urdin-berdexkagatik, baina tonalitate hori azkar aldatzen da, eta zaila da, Scauri taldeko beste Cortinarius batzuetatik bereiztea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean ondo sartuta, mendiko koniferoen azpian. Ez da oso ugaria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 452 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 169 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 223 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Cortinarius glaucopus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]