Cortinarius laniger
Cortinarius laniger | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius laniger Fr., 1838 |
Cortinarius laniger Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Gomphos laniger, Telamonia lanigera, Telamonia macropus, Hydrocybe lanigera.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila edo kanpai-itxurakoa, gorrixka-arrexka kolorekoa, ile zurixkek estaltzen dute gaztea denean. Nahiko haragitsua, ertza beherantz biribildua.
Orriak: Zabalak, ia oinetik bereizita, gorrixka-arrexka kolorekoak, kapelaren kolorekoak.
Hanka: 12 cm arteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, eraztun nahikoa markatuak uzten dituen errezelaren hainbat hondakinekin, oinarria oso lodituta, zurixka, batzuetan goialdean tonu moreak izaten ditu, heltzen denean arrexka kolore uniformekoa.
Haragia: Pixka bat arrexka kolorekoa, iztupa itxura samarrekoa. Usaingabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Laniger epitetoa latinetik dator, bilotsua, esan nahi duen "laniger" hitzetik. Bere eraztunagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraz atzematen da, kapelaren gainazalaren itxuragatik, orrien gorri-adreilu bizi koloreagatik, eta normalean oso garatua den eraztun formako errezel zuriagatik
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 218 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 223 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius laniger: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.