Cortinarius livido-ochraceus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius livido-ochraceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius livido-ochraceus
Berk., 1860

Cortinarius livido-ochraceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus livido-ochraceus, Cortinarius livido-ochraceus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da titi batekin, oso aldakorreko kolorekoa, gaztaina-horixka kolorekoa, hori-okre antzeko kolorekoa edo okre-oliba antzeko kolorekoa, batzuetan, ertza tonu moreekin eta ildaskatua. Kapelaren azala likatsua eguraldi hezean.

Orriak: Es oso estu eta nahikoa lodiak, itsaskorrak, hasieran okre antzeko kolorekoa isla more-lila kolorekoekin, gero marroi-herdoil kolorekoa ertz zurbilagoarekin. Zeharka marratutako gainazalarekin, orritxoekin eta lamelulekin.

Hanka:10 eta 15 cm bitarteko garaierakoa, trinkoa, oinarrira loditua, baina puntan bukatua, zurixka kolorekoa tonu moreekin eta gainazal likatsua, humusean lurperatuta egoten da beti, zetazko eta mintzezko gortinarekin, honek gerriko zabal bat uzten du oinean, sigi-saga formako marrazkiekin.

Haragia: Zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.

Sasoi eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Batez ere artadietan, artelatzetan (Quercus) eta gaztainondoetan (Castanea), pagadietan ere ikusi izan da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Japonia.[3]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas..
  3. Cortinarius livido-ochraceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]