Cortinarius nanceiensis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius nanceiensis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius nanceiensis
Maire, 1911

Cortinarius nanceiensis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, baina berehala erdian hondoratu egiten da eta ertzak altxatu egiten zaizkio. Kapelaren azala likatsua da, pitzadura erradialetan apurtua eta ale batzuetan erdian ezkatatxo txikiekin, hori-berdexka kolorekoa edo hori-sulfurineoa, gero erditik aurrera gaztaina kolorera edo marroi-gorrixkara pasatzen da eta ertzak argiagoak geratzen dira.

Orriak: Finak eta ugari, hasieran eskotatuak eta gero dekurrente samarrak kapelaren ertzak altxatzean, nahiko estuak, hasieran hori-berdexkak, ondoren, kanela kolorekoak esporengatik.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa eta sendoa. 7 cm inguruko garaierakoa eta 17mm inguruko diametrokoa, erraboil borra formako biribildu eta marjitatu gabeko baten amaitua. Gainazal lehorra, horia eta ale gazteak, errezel orokorreko hondakin iheskorren azpian estalita agertzen dira, fibrila gisa eta gris-lila antzeko koloreko ezkatatxo gisa, gero, dena okre kolorez tindatzen da esporengatik.[2]

Haragia: Trinkoa, hori argi kolorekoa kapelarena, eta hori-limoi kolorekoa oinarena, argi eta garbi bereizitako bihotz zuri batekin. Usain eta zapore nabarmenik gabe. Sosa eta potasaren base fuerteak, gorri-purpura kolorea ematen diote, eta amoniakoak apur bat arinagoa, arrosa argi kolore iheskorra.[3]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie oso urria da, artedietan (carrascal) baino ez dira bildu.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino.. (2023). Avelinosetas.info.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]