Cortinarius rufo-olivaceus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius rufo-olivaceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius rufo-olivaceus
Zaw., 1835

Cortinarius rufoolivaceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain desatsegina du eta ez da kontsumitu behar.

Sinonimoak: Agaricus rufoolivaceus, Myxacinum rufoolivaceum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 7 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila gero laua, likatsua hezetasunarekin, opakua lehorrarekin, arre-purpura kolorekoa edo ardo kolorekoa, ertzera moreagoa, ertza beherantz biribildua.

Orriak: Horixkak edo oliba kolore argikoak, gero herdoil-kanela kolorekoak; zabalak, meheak, nahikoa estu, itsatsiak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1,1 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, erraboil marjinatu garbiarekin; lila-more antzeko kolorearekin, erraboil okre-marroi kolorekoarekin, edo arre-ardo ilun kolorekoarekin.

Haragia: Morea, horixkagoa kapelan; usaingabea, zapore mikatz samarrekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Rufoolivaceus epitetoa, kolore berdexkengatik du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius odorifer delakoarekin nahas daiteke, honek hanka hori-limoi kolorekoa du eta anis usaina.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Ez da ohikoa. Taldeetan ateratzen da. Hostozabalen azpian, batez ere pagoen (edo xarmen) basoetan. Lurzoru karetsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Mexiko, Europa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 153 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius rufo-olivaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]