Cortinarius odorifer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius odorifer
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius odorifer
Britzelm., 1885

Cortinarius odorifer Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdiesferikoa, gero ganbila, azkenean zabaldu egiten da, marroi-horixka kolorekoa edo marroi-larru kolorekoa. Gaztaroan ertzean, luze irauten duten ondo markatutako tonu lilak izaten ditu. Azal likatsua, distiratsua eguraldi lehorrean eta zuntz txiki erradialekin.

Orriak: Estu, itsatsiak, oinaren ondoan biribilduak. Hasieran hori-berdexka kolorekoak, gero hori-oliba kolorekoak eta amaieran oliba-burdintsu kolorekoak.

Hanka: 3 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodietakoa, trinkoa, lehorra, zetaduna, hori-berdexka argi kolorekoa, oinarrian marroi-gorrixka koloreko erraboil baztertu batean amaitua. Hori-berdexka koloreko gortina ugarirekin.

Haragia: Lodia, trinkoa, hori-limoi kolorekoa kapelan eta hori-urre kolorekoa oinean. Zapore ahulekoa eta anis usain sendo eta iraunkorrarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius orichalceus eta Cortinarius xanthophyllus oso antzekoak dira, baina anis usain onak eta pinuetan hazteak, nahastezina egiten dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, kare lurretako pinuen basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Laurendi ibaiaren eremua, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 458 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]