Cortinarius saniosus
| Cortinarius saniosus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Cortinariaceae |
| Generoa | Cortinarius |
| Espeziea | Cortinarius saniosus Fr., 1838 |
| Basionimoa | Agaricus saniosus |
Cortinarius saniosus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Flammula saniosa, Hydrocybe saniosa, Gomphos saniosus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, haragi mehe samarrekoa, laster zabaldua edo titi estu batekin, laranja-arrexka-orein koloretik herdoil samarrera doan kolorekoa, hasieran ertza pixka bat apendikulatua eta horia.
Orriak: Okre-gorrixka kolorekoak, zabal.
Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko diametrokoa, ia zilindrikoa, kolore berekoa, ezkata horixka galkor batzuekin.
Haragia: Kolore berekoa eta usaingabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria. Susmagarria, ez da jaso behar.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Zuhaitz hostozabalen azpian, sahatsak bezalako zuhaitzen azpian, askotan leku hezeetan
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Svalbard uhartedia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.[3]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Cortinarius saniosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.