Edukira joan

Cortinarius spilomeus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius spilomeus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius spilomeus
Fr., 1863
BasionimoaAgaricus spilomeus

Cortinarius spilomeus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, ez oso mamitsua, ganbil konkorduna, kaskoaren formakoa, ertz lauarekin; geruza lehorra, gorrixka, gris-arrea, kafesne kolorekoa edo gris lila, azkenik lehoi-gorrixka koloreko berezko fibrilekin ildaskatua, ondoren haritsua, pixka bat ezkatatsua, feltro itxurakoa.

Orriak: Zabal samar, meheak, okertu-subdekurrenteak edo sinuado-itsatsiak, buztin kolorekoak, batzuetan lilaz lausotuak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 0,8 cm bitarteko diametrokoa, zilindriko samarra, fibrilosoa, fistulosoa, lehoi-gorrixka kolorekoa hasieran, morea goialdean, gainjarritako eraztun-errodeteek apaindua, fibriloso-ezkatatsuak edo gorri-odol koloreko tanta oso txikiz punteatua. Gris koloreko gortina ugarirekin.

Haragia: Urria, zurixka, morea oinaren goialdean. Ia usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Spilomeus epitetoa grekotik dator, orbana, esan nahi duen "spiloma" hitzetik. Hankan dituen orbantxoengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinean dituen dekorazioengatik Cortinarius bolaris delakoaren antzekoa izan daiteke, baina honek kolore ikusgarriagoak eta gorriagoak ditu.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran. Koniferoen eta urkien basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 217 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 173 or. ISBN 84-282-00541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Cortinarius spilomeus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]