Dacrymyces stillatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dacrymyces stillatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaDacrymycetes
GeneroaDacrymyces
Espeziea Dacrymyces stillatus
Nees, 1816

Dacrymyces stillatus Dacrymycetes familiako onddo espezie bat da.[1] Jakina, ezin da kontsumitzeko erabili.

Sinonimoa: Dacrymyces delicuescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globo-itxurako edo lentiformeko fruktifikazioak, oso txikiak (0,1-0,5 diametrokoak), puntutxo edo pikortxo gelatinakarak ditu, baina irmoak, elastikoak, zeharrargiak. Azala leuna, glabroa, hori bizia, batzuetan laranja kolorekoa edo, eguraldia oso lehorra badago, baita gorrixka ere. Lehortzean, marroi bihurtu ohi dira. Hezetasunarekin berriz hidratatu, hedatu, eta handitu egiten dira. Egurrean eragiten duen lehen onddoa da, eta kanpotik barrurantz degradatzen hasten da, denbora gutxian, azalera cm karratu asko estaltzen ditu, ehunka aleren bidez.[2]

Etimologia: Dacrymyces terminoa grekotik dator, malkoa esan nahi duen “dacry” hitzetik eta onddoa esan nahi duen “myces” hitzetik; bere morfologiagatik. Stillatus epitetoa latinetik dator, tanta esan nahi duen “stilla” hitzetik. Tantaren forma duelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dacrymyces chrysospermus delakoarekin nahas daiteke, espora handiagoak ditu, baina gainerakoan oso antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udan. Enborren parasito-saprofitoa, egurra eta adar erori berriak (oraindik pixka bat berdeak), koniferoak eta hostoerorkorrak. Banaketa kosmopolita.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 523 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Dacrymyces stillatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]