Deconica merdaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deconica merdaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaDeconica
Espeziea Deconica merdaria
Noordel., 2009

Deconica merdaria Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome toxiko edo haluzinogenoren bat sor dezake, psilozina eta psilozibina baitauzka.

Sinonimoak: Stropharia merdaria, Psilocybe merdaria, Psalliota merdaria, Gehophila merdaria, Fungus merdarius, Agaricus merdarius.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Tamaina txikikoa, 3 cm arteko diametrokoa, likatsu samarra, konikoa, helduaroan laua. Arre-horixka kolorekoa edo arre-oliba antzekoa, ertz argiagoarekin.

Orriak: Adnatuak, arre-grisaxka kolorekoak, zabal samar, ertz zuriarekin

Hanka: Mehea, zilindrikoa, elastikoa, eraztun gabea, baina eraztun eremu bat du, eremu honetatik behera marroi kolorekoa eta maluta zuriz estalia.

Haragia: Urria eta hauskorra. Okre zurbil kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Psilocybe hitza, grekozko bi hitzetatik dator: biluzik, esan nahi duen "psilos" hitzetik eta burua, esan nahi duen, "kūbe" hitzetik. pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Merdaria epitetoa bere habitatagatik du, batez ere koprofiloa delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simaurretako edo zaborretako beste Psilocybe batzuekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Belarjaleen (behiak, zaldiak) gorotzetan hazten da. Larreetan, basoetan, zangetan, ukuiluetan… Gorotz hezeetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Islandia, Svalbard, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, India, Australia, Zeelanda Berria, Hegoaldeko Georgiak.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 254 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 87 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Deconica merdaria: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]