Edukira joan

Diachea leucopodia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diachea leucopodia
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaPhysarales
FamiliaDidymiaceae
GeneroaDiachea
Espeziea Diachea leucopodia

Diachea leucopodia Didymiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Stemonitis leucostyla, Diachea elegans, Diachea leucostyla, Diachea confusa.

Esporangioa: Estuki bilduta edo gregarioak; zilindrikoak edo elipsoidalak, pendunkulatuak; gutxitan azpiglobosoak, kamutsak, azpiumbilikatuak; urdin metaliko kolore eder batekoa edo brontze purpura kolorekoa, irideszentea, 1 eta 2 mm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa. Pendunkulu sendoa, hauskorra, karetsua, elurra bezain zuria, goialdean mehetua, esporangioaren garaiera erdia du. Hipotalo zuria, zainekin, erretikulu dentso bat eratzen du. Kolumela lodia eta mehetua, esporangioaren altuera erdiraino harzen du. Kapillizioa harizpi anastomosatu eta adarkatuekin. Arreak.[2]

Etimologia: Leucopoda epitetoa grekotik dator, zuria esan nahi duen “leucos” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pus” hitzetik. Pendunkoloaren koloreagatik.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eroritako hostoetan eta adartxoetan.[3]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 595 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Diachea leucopodia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]