Pholiota adiposa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota adiposa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota adiposa
P.Kumm., 1871

Pholiota adiposa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Tamaina ertainetik handirakoa, ganbila edo ganbil-kanpai itxurakoa hasieran, eta gero, lau-ganbila, 5 eta 13 cm bitarteko diametrokoa, oso azal likatsua eguraldi hezean, hori distiratsua edo hori okre antzeko kolorekoa eta ezkata marroi edo burdin kolorekoz estalita, zentrokide samar antolatuta.

Orriak: Meheak eta estu, adnatuak edo koska batez dekurrente samarrak, hasieran horiak, baina laster esporengatik okre antzeko kolorekoak edo burdin kolorekoak.

Hanka: Zilindrikoa, luzea eta liraina, 8 eta 15 (25) cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, ia beti oinarrian elkartuta sortak osatuz, oinarritik hasita, okre antzeko kolorea hartuaz doan gainazal hori distiratsu kolorekoa, beheko 2/3etan, marroi-gorrixka edo burdin koloreko ezkata gelatinakara edo likatsuz estalia eguraldi hezean, kapelarekin bat egiten duten lekuan amaitzen dira eta bertan kotoizko eraztun bat uzten dute

Haragia: Ez oso lodia, trinkoa, hori argia eta oinaren oinarrian apur bat okre antzeko kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina, okre-burdin kolorekoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Adiposa epitetoa latinetik dator, koipetsu esan nahi duen "adiposus" hitzetik. Kapela likatsuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bada talde bat, Pholiota adiposa, Pholiota jahnii eta Pholiota limonella oso antzekoak direnak eta mikologo batzuek sinonimotzat hartzen dituztenak, bereizketa oso konplikatua da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, irailetik azarora urrian momenturik onenarekin. Sortetan garatzen da, motzondoetan edo pago edo pinu enborren oinarrian, logikoki pagadietan, pinudietan eta baso mistoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Hego Korea, Australia, Zeelanda Berria, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 107 or. ISBN 84-282-0540-6X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  5. Pholiota adiposa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]