Enbor-drosofila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enbor-drosofila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella piluliformis
P.D.Orton, 1969
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Enbor-drosofila (Psathyrella piluliformis) Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumitu izan da, baina luzaroan egosi behar da, zapore mikatza kentzeko, eta, gainera, egositako ura kendu.

Sinonimoak: Psathyrella hydrophila, Drosophila appendiculata, Psathyrella appendiculata var. piluliformis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Mehea, hasieran ganbila, gero laua, marroi-iluna egoera hezean eta hori-okre kolorekoa lehor dagoenean. Higrofanoa. Ertza pixka bat ildaskatua eta gortinaren hondarrekin

Orriak: Estu, libreak, kapelaren kolore berekoak, zahartzean marroi-oliba kolorera pasatzen dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Mehea, 4 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 cm arterainoko lodierakoa. Zilindrikoa eta fistulosoa. Zurixka eta okre kolore samarrekoa oinarrian.

Haragia: Arre zurbil kolorekoa. Zapore mikatz samarrekoa eta usain berezirik gabea.[2]

Etimologia: Hydrophila epitetoa grekotik dator, ura, esan nahi duen "ydor" hitzetik eta lagun esan nahi duen "philos" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako baliorik gabea, garratz samarra. Ez da toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psathyrella chondroderma delakoarekin nahas daiteke, hau oso antzekoa da, ez da soropildua hazten, baina bai faszikulua, koniferoen azpian ateratzen da eta kapela zimurtsua du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera, soropildua, batzuetan, talde oso trinkoetan, hostozabalen motzondoetan eta eroritako hostoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[6]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 389 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 87 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 204 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Psathyrella piluliformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]