Entoloma cetratum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma cetratum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma cetratum
M.M.Moser, 1978

Entoloma cetratum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Balio gastronomikorik gabea, gutxi ikertu delako, baina toxikoa izan daitekeela uste da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 cm arteko diametrokoa, lehenengo konikoa, koniko moztua, hemisferikoa, ondoren zabaldutik lau-ganbilera, erdian sakonune txiki batekin, ertza inbolutua, gero zuzena, higrofanoa, gardentasunagatik ildaskatua. Kapelaren gainazala leuna, glabroa, distiratsua eguraldi lehorrarekin, okre argi kolorekoa, marroi-horixka, marroi-arrosa zurbila, eguraldi lehorrean gogor zurbiltzen da.

Orriak: Zabal samar, adnatuak edo pixka bat libreak, okre-horixka kolorekoak, ondorean arrosak, ertz osoarekin eta kolore berekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 9 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko lodierakoa, erraboilduna, oso fibrilosua luzetara, goialdea pruinaduna, oinarri zuri tomentuduna, okre-horixka zurbil kolorekoa edo marroi-arrosa zurbila.

Haragia: Urria kapelan, oinean fibrilosua, azalaren azpian kolore berekoa, gainerakoan zurbila, pixka bat irinaren usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Cetratum epitetoa, larruzko armarri txiki eta arina, esan nahi duen "cítara" hitzetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa den susmoa dago.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Entoloma askorekin nahas daiteke: Entoloma conferendum, Entoloma formosum eta abar.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, koniferoen basoetan (Pinus, Abies, Picea, Larix), lurzoru azidoetan. Ez da ohikoa.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Brasil.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Entoloma cetratum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]