Hygrocybe conicoides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe conicoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe conicoides

Hygrocybe conicoides Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Perretxiko pozoitsutzat hartzen da, nahiz eta mikologo batzuek ez dela hainbesterako esan, susmagarria bezala uzten dute. Urria eta babestu beharrekoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, Hygrocybe conica baino pixka bat haragitsuxeagoa, konikoa edo kamuts samarra eta lobulatua, Tomate koloreko gorri oso bizikoa, oso poliki belzten da, edo ez erabat.

Orriak: Sabeldunak, zabal, izokin kolorekoak edo gorrixkak, oinarrirantz behintzat.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta 0,8 cm arteko lodierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, haritsua, hauskorra, laranja kolorekoa, oinarri zurixkarekin edo berdexkarekin.

Haragia: Mehea, biguna urtsua. Zurbiletik ia kapelaren kolorera doana, apur bat belztu egiten da. Usain gabea eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa kontsideratuta dago.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe conica eta Hygrocybe pseudoconica espeziekin nahas daiteke, baina hauek orri horixkak dituzte (ez izokin kolorekoak), azkar belzten dira eta ez dira ateratzen duna hareatsuetan. Ez da oso ohikoa, baina zabaldua dago.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Kostaldeko duna belartsu samarretan, taldeak osatuz hasten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Zeelanda Berria, Australia.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Hygrocybe conicoides desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 104 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]