Galanperna zolagorri
Galanperna zolagorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lepiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lepiota ignivolvata Joss., 1990 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Galanperna zolagorria (Lepiota ignivolvata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome gastroenteritikoa eragiteko arriskua du. Lepiota txikien toxikotasun handirik ez du, baina haragiak ez du kalitate handirik sukaldean erabiltzeko.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbil-titiduna, gero lauagoa, arre-gorrixka kolorea du erdian, gainerakoa argiagoa, ezkata txiki arrexkekin.
Orriak: Zurixkak, gero krema zikin kolorekoak; estu, libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak eta ukitzen ez diotenak.
Hanka: 6 eta 11 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zurixka. Oinarrian kurbatua. Eraztun garbi samar batekin, batzuetan, bolba bat gogora dezaketen girlanda gisa. Oinarri erraboilduna du, arre-laranja kolorekoa, lehortzen denean areagotu egiten dena.
Haragia: Zurixka, oinaren oinarrian pixka bat gorrixka. Arbi usaina du, azidoa.[2]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Ignivolvata epitetoa, sua esan nahi duen "ignis" hitzetik dator. Errezelak kolore gorria duelako oinaren hondoan. Bolbaren antzekoa.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraz ezagutzen da, oinaren oinarriaren kolore eta kurbaduragatik.
Lepiota clypeolaria delakoarekin nahas daiteke, honek oinaren oinarria ez du arre-laranja kolorekoa. Lepiota ventriosospora espeziearekin ere bai, honek tonu horixka du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda amaieran eta udazkenean agertzen da. Udaberrian ere egon daiteke agerraldiren bat. Belardietan eta eremu irekietan. Hostogalkorren eta koniferoen basoetako humusetan aberatsak diren eremuetan. Talde ertainetan ateratzen da. Espezie nahiko arrunta da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 344 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 37 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 320 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 284 or. ISBN 84-282-0865-4..