Edukira joan

Gyromitra gigas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gyromitra gigas
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaDiscinaceae
GeneroaGyromitra
Espeziea Gyromitra gigas
Cooke, 1878
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakNorth American snow morel (en) Itzuli
BasionimoaHelvella gigas
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
saprobioa da
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gyromitra gigas Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kantitate txikitan eta ez etengabe jan daiteke. Pozoia lurruntzeko eta jangarria egiteko, lehortu eta 6 hilabete itxaron behar da kontsumitu ahal izateko. Edo uretan irakin denbora luzez.

Sinonimoak: Gyromitra montana, Helvella gigas, Discina gigas, Discina montana.

Karpoforoa: Handia, (18 cm artekoa), loreontzi itxurakoa, zirkunboluzio zerebriforme irregularrez osatua. . Oinari lotua hainbat puntutan, hurraren kolorekoa, marroi argi kolorekoa, nahiko uniformea, barrutik zertxobait argiagoa.

Hanka: Zurixka, laburra, 3 cm arteko lodierakoa, zirrikitu irregularrekin eta hutsuneekin.

Haragia: Oso mehea eta hauskorra (oinean izan ezik). Usain gabekoa eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Gyromitra terminoa grekotik dator, biribila esan nahi duen “gyros” hitzetik eta diadema esan nahi duen “mitra” hitzetik. Gigas epitetoa berriz latinetik dator, erraldoia esan nahi duen “gigas” hitzetik. Bere dimentsio handiengatik.

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gyromitra esculenta delakoak zerebelo itxura du, txikiagoa da, kolore arre-gorrixka ilunagoa du, tolestura txikiagoak, estuagoak eta hobeto egindakoak, hanka luzeagoa eta meheagoa eta koniferoetan bakarrik agertzen da (inoiz ez hostozabaletan). Gyromitra infula espezieak zaldi-zela itxura du eta udazkenean ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian. Goian. Hostozabaletan. Gutxitan koniferoetan edo piorno sastrakadietan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 477 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 661 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Gyromitra gigas: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]